American Valhalla

Larunbata 13/01 - 22:30 Antzoki Zaharra

Josh Homme, Andreas Neumann - 81' - Estatu Batuak

Itzuli

Iggy Pop-ek karibetar musika entzuten du, bere Miamiko etxeko lorategiko palmondo azpian taichia egiten duen bitartean. Stooges taldearen behin betiko amaierak eta David Bowieren heriotzak aurrenekoz pentsarazi diote musikaren mundutik behin betiko aldentzeko aukeraz, baina handiro egin nahi du. Oihala botatzeko aliatu gisa Josh Homme dauka buruan, stoner rock-en sortzailea eta duela bi hamarkadatik Queens of the Stone Age taldeko liderra. American Valhalla adiskidetasun baten sorreraren erretratua dugu, beste batzuen bizitza aldatu zuen pertsona baten oroitzapena, musikaren bitartez elkarren bila dabiltzan bi gizonen historia, eta, batez ere, Joshua Treeko basamortuko etxalde batean Post Pop Depression albumaren grabaketaren egunerokoa.

7 € - Erosi sarrerak

Zuzendaria: Josh Homme, Andreas Neumann
Urtea: 2017
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 81 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Iggy Pop, Joshua Homme, Anthony Bourdain, Matt Helders, Patrick Hutchinson, Matt Sweeney, Troy Van Leeuwen
Produktoreak: Joss Crowley, Josh Homme