Amaiera Ekitaldia + SHOT! The Psycho-Spiritual Mantra of Rock

Larunbata 14 - 22:30 h. Antzoki Zaharra

Barnaby Clay - 98' - Estatu Batuak

Itzuli

Azken 50 urteetan rockaren esparruan izan den argazkilari handienari buruzko filma da honakoa, Mick Rocki buruzkoa. Haren begiradaren bidez, gainbegiratua ematen dio dokumental honek historiari Londresko glametik hasi eta New Yorkeko punkean amai. Asko agertzen dira film horretan, guztiei egin baitzien Mickek "tiro": besteak beste, David Bowie, Syd Barrett, Blondie, Queen, Lou Reed eta Iggy Pop. Aipatutakoak erretratatzeaz gain, gure baitan beti iraungo duen irudi bat atera zuen haiengandik. Dena biltzen du dokumental honek, besterik gabe magiko bihurtzen du film hau.

7 € - Erosi sarrerak

Zuzendaria: Barnaby Clay
Urtea: 2016
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 98 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Mick Rock
Produktoreak: Monica Hamptom, Sal Scamardo, Marisa Polvino, Jim Czarnecki, Danny Gabai