Searching for sugar man

Ostirala 13 - 10:00 Antzoki Zaharra

Malik Bendjelloul - 83' - Suedia, Erresuma Batua

Itzuli

Rodríguez, Dylan hispaniarra, 60ko hamarkadako bi folk-rock protesta disko bikain grabatu, eta desagertu egin da. Bitartean, bere abestiak zerrendetako lehen postuetan daude Hegoafrikan. Bizirik ote dago? Detektibeek eta jarraitzaileek bat egiten dute misterioa argitzeko, abentura film bat baino askoz ere dardaratsuagoa den lan honetan. Searching for Sugarman beraz, ezbairik gabe, misterio film baten parekoa da. Delako desagertua Sixto Rodríguez da, izen artistikotzat Rodríguez besterik ez duena. Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean, bi folk-rock protesta album bikain bezain garratz grabatu zituen, Sussex zigilupean, eta ziztu bizian desagertu zen egunetako lanbro artean. Dokumentalaren ardatza, beraz, Dylan hispaniar-filipinar desagertuaren bilaketan oinarritzen da, spoiler-ei ihes egiten utzi gabe. Ondorioz, ahoa bete hortz geratuko gara; tramak aurrera egin ahala, geroz eta gehiago gainera. Jarraitzaileek, detektibeek eta senitartekoek gezurtatu egin beharko dituzte lehenengo zurrumurruak (gehien zabaldutako baten arabera, bere buruari tiro jo zion zuzenean). Apurka-apurka, Rodríguez Hegoafrikan oso ezaguna dela jakingo dugu, eta han, Rolling Stones eta Beatles taldeetako kide guztiak elkarrekin baino gehiago gurtzen dutela. Are gehiago: jakingo dugu Rodríguezen abestiak ereserkiak direla herrialde hartako gaztedi anti-apartheid zuriarentzat, eta makina bat disko salduta dituela (royalty-ak kobratu gabe). Baina, bizirik ote dago? Zeuen kasa ikusi beharko duzue zein den doku-thriller gogoangarri honen amaiera.

Zuzendaria: Malik Bendjelloul
Urtea: 2011
Herrialdea: Suedia, Erresuma Batua
Iraupena: 83 min.
Protagonistak: Sixto Rodríguez, Stephen "Sugar" Segerman, Dennis Coffey, MIke Theodore
Produktoreak: Malik Bendjelloul
Produkzio etxea: Red Box Films