Dock Of The Bay Mintegia

“Egiazkoaren narratibak”

2016ko urtarrilak 14 eta 15

Itzuli

Mikel Iriondo

Mikel Iriondo

Euskal Herriko Unibertsitateko Estetika eta Arteen Teoria irakasgaiaren irakasle titularra da. Iriondori Filosofiaren eta narrazio prozesuen (hala nola Literatura edo Zinematografia) arteko harremanak interesatzen zaizkio. Literaturaren arloko hainbat egileri buruzko artikuluak idatzi ditu, hauei buruzkoak besteak beste: Coetzee, Pessoa, Robert Walser, Gombrowicz, Sandor Márai, Kertész, Mishima, Álvaro Mutis, Sebald eta Danilo Kis. Gainera, Aleksei German eta Peter Forgács zinemagileei buruzko artikuluak ere idatzi ditu, besteak beste, bai eta narratiba zinematografikoan indarkeriaren arazoa landu duten beste zuzendari askori buruzkoak ere.