Dock Of The Bay Mintegia

“Egiazkoaren narratibak”

2016ko urtarrilak 14 eta 15

Itzuli

Ingrid Guardiola

Ingrid Guardiola

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da UPF unibertsitatean, eta ikasketa aurreratuen diploma du Giza Zientzietako doktoregoarekin UPF unibertsitatean. Gaur egun, Del Cine Found Footage a la obra apropiada en la era del superàvit audiovisual doktore tesia amaitzear dago. Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko (UPF) Telebista garaikidearen joerak irakasgaiaren irakaslea da, baita Kultur Komunikazioa graduko (UdG) Telebista formatu berriak, Dokumental sortzailea eta Ikus-entzunezko sorkuntza irakasgaiena ere. Lankidetzan aritzen da Entretenimendurako Telebista Edukiak masterrean (URV-Gestmusic) eta Gidoiak graduondokoan (El Terrat-UPF). 2002az geroztik, MINIPUT (Kalitatezko telebistaren erakusketa) koordinatzen du, eta 2001az geroztik, CCCB zentroan laguntzen du (egun, BCNmp7 koordinatzen du). TVLata edo TVE kateko Canal Cultural ekimenetan parte hartu du; horrez gainera, hainbat proiektu sortu ditu beste batzuekin batera, hala nola: Radiomensió (2006-2007), Surpas jaialdia (2008-2011) edo www.pioneresdelcinema.cat (zinemako emakume profesionalak ikertzen dituen proiektua). Beste batzuekin batera zuzendu, gidoiak egin eta errealizatu ditu SOY CÁMARA (TVE-CCCB) programako kapitulu hauek: Pioneras del Cine al Margen de la Industria eta Asuntos Domésticos.Gaur egun, CCCB zentrotik koordinatu eta koproduzitu egiten ditu SOY CÁMARA (TVE) eta SOY CÁMARA EN RED (2016ko urtarrilean jarriko da abian) programak, eta zenbait kapsula egiten ditu honentzat: PANTALLES CCCB (BTV).Hitzaldiak eta ikastaroak eskaini ditu hainbat zentrotan, esaterako: CCCB, MACBA, Caixa Fórum, Gironako Mercè kultur zentroa, Gironako Zinema Museoa, Bilboko Bizbak edo REC jaialdia. Gainera, artikuluak argitaratu ditu argitalpen hauetan, besteak beste: La Vanguardia (Cultura/s; gehigarri horren aholkularitza kontseiluko kidea izan zen), Público, Gedisa argitaletxea, Ediciones 62, Quaderns del CAC, L'Avenç, Venuspluton.com, eta Blogs&Docs. 2005az geroztik, Cinema Truffaut eta Gironako Zinema Kritikarien Taldeko kidea da, eta hainbat zinema jaialditarako lan egin du: Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia, Docúpolis edo MICEC jaialdietarako, esaterako.