Dock Of The Bay Mintegia

“Egiazkoaren narratibak”

2016ko urtarrilak 14 eta 15

Itzuli

Carlos F. Heredero

Carlos F. Heredero

Historialaria eta zinema kritikaria. Caimán Cuadernos de Cine (lehen: Cahiers du cinéma. España) aldizkariaren zuzendaria 2007an sortu zenetik.Espainiako zinemaren historia irakasgaiaren irakaslea izan da ECAM eskolan (Madril) 1995etik gaur egun arte. Zinema kritikak argitaratzen ditu, baita ere, El Cultural (El Mundo egunkaria) atalean, eta modu egonkorrean aritzen da lankidetzan TVE kateko Historia de nuestro cine (La 2) saioan. Diario 16 egunkariko kritikari titularra izan zen hamalau urtez (1988-2001) eta aldizkari hauetako kolaboratzailea: Cinema 2002 (1976-1980), Viridiana (1992/1997), Dirigido por (1986/2007), Cinemanía (1995-2005) eta Nosferatu. Era berean, Espainiako zinemaren historia irakatsi du ESCAC (Bartzelona, 2001-2010) eskolan, eta zinemari buruzko uda ikastaroen zuzendaria izan da Euskal Herriko Unibertsitatean (1997-2004). Kultur Oroimenen Estatuko Elkartearen (SECC) aholkularia izan zen jarduera zinematografikoetarako On Kixote Mantxakoaren laugarren mendeurrenean, eta El cine y el Quijote (Valentzia, 2005eko urria) nazioarteko biltzarraren koordinatzailea eta komisarioa izan zen. Gainera, TVE kateko Versión Española programaren gidoilari taldeko kidea izan da. 1995ean Zinematografiako Sant Jordi saria jaso zuen El lenguaje de la luz. Entrevistas con directores de fotografía del cine español eta Las huellas del tiempo. Cine español 1951-1961 liburuengatik.Canal Plus kateak ekoitzitako eta Carlos Rodríguezek errealizatutako lau dokumentalen gidoilaria izan da: Huellas de un espíritu (1998), Alfred Hitchcock: la ficción sin límites (1999), Orson Welles en el país de Don Quijote (2000, E. Riambau errealizatzailearekin lankidetzan) eta Huston y Joyce. Diálogos con los muertos (2001). Hainbat liburu argitaratu ditu atzerriko zuzendariei buruz (Sam Peckinpah, John Huston, Joseph L. Mankiewicz, John Cassavetes, Bong Joon-ho, Francis Ford Coppola edo Eric Rohmer; azken hori Antonio Santamarinarekin lankidetzan), baita Espainiako sortzaileei buruz ere (José Luis Borau, Iván Zulueta, Pedro Beltrán, Manuel Gutiérrez Aragón). Gainera, liburuki hauek ere argitaratu ditu: La pesadilla roja del general Franco (1996), Espejo de miradas. Entrevistas con nuevos directores del cine español (1997), 20 nuevos directores del cine español (1999), Semillas de futuro. Cine español 1990-2001 (2002), eta El cine negro. Maduración y crisis de la escritura clásica (1996; Antonio Santamarinarekin baita ere). Cátedra argitaletxeak eta Espainiako Zinema Akademiak argitaratutako Diccionario del Cine Español (1998) lanaren argitalpen batzordeko kidea izan da, baita Historia General del Cine (12 liburuki / Ed. Cátedra, 1995) lanaren zuzendaritza batzordeko kidea ere.Filmoteca Española erakunderako zinemaren arloko argitalpen espezializatuen estatuko katalogoa (REC datu basea) zuzendu du, eta Eduardo Rodríguez eta Iván Giroud egileekin batera Diccionario de Cine Español e Iberoamericano (10 liburuki; 2011/2012) lana zuzendu du (Fundación Autor -SGAE- erakundeak argitaratua). Gainera, Antonio Santamarinarekin batera, La biblioteca del cine español (Cátedra; Madril, 2010) lana egin du. Hain zuzen, lan horretan Espainiako zinemaren iturri literario guztien (espainiarrak, latinoamerikarrak eta atzerrikoak) katalogoa jasotzen da.