B-movie: Lust & sound in West-Berlin 1979-1989

Larunbata 16 - 22:00 Antzoki Zaharra

Jörg A. Hoppe, Heiko Lange, Klaus Maeck - 95' - Alemania

Itzuli

Gerra Hotza eta harresia. Gainbehera eta uniformeak. Elektronika glaziala eta egunsentiko post-punka. Mark Reeder han egon zen eta Berlinen esentzia misteriotsua xurgatu zuen 1979-89 urteetan. Manchester kartsu batetik jauzi egin zuen gaueko Berlin lurpeko baina azkar eta iraultzaile batera; erbesteratutako musikariak bat egiten du kontinente berri libre, arraro, bizi eta azpimunduko pertsonaia ilunez betetakoarekin. Reeder esploratzaile nekaezina da eta bere idoloak bisitatu ondoren, Die Toten Hosen taldearen soinu teknikari bihurtu zen, eta gero, Malaria! taldearen managerra. Poliziaren aurkako liskarra eta squatter sarea miresten du. Nick Cave erbesteratuarekin (Bad Seeds hastear) ere harremanak izaten ditu. Gainera, Christine F artistarekin topatzen da klub batean eta ingelesen munduari azaltzen dio zein den Blixa Bargeld izeneko izaki arraro hori ("tipo ez oso ortodoxo bat, baita berlindar estandarretako ere"). Gainera, ez da ahaztu behar harresiaren erorketa, Love Parade jaialdiaren sorrera, 99 Red Balloons eta New Order taldearen bisita. Historia eskola ederra.

7 € - Erosi sarrerak

Zuzendaria: Jörg A. Hoppe, Heiko Lange, Klaus Maeck
Urtea: 2015
Herrialdea: Alemania
Iraupena: 95 min.
Jatorrizko hizkutza: Alemaniarra
Protagonistak: Blixa Bargeld, Gudrun Gut, Annette Humpe, Mark Reeder, Nick Cave
Editoreak: Alexander von Sturmfeder
Produktoreak: Jeff L. Lieberman