Volver a la portada del blog

- 18 enero, 2015 -

IRABAZLE ZERRENDA

txorlitooro

Dock of the Bay-ko epaimahaiak, Virginia Díez, José Luis Cienfuegos, Felipe Cabrerizo, Aaron Rodríguez eta Paula Arantzazu osatzen dutena, sail ofizialeko atalean hurrengo saria ematea erabaki du:

2015EKO DOCK OF THE BAY SARIA: ESKORBUTO, LA MÁS MACABRA DE LAS VIDAS. “Ez fikziozko ariketa erradikala izateagatik eta bandaren punk espiritua igortzeko eta itzultzeko helburua izateagatik generoz kanpoko muntaiaz baliatuz. Era berean, pelikulak, atsegin gutxiko ikusentzunezko materiala erabiliz, gutxitan kontatu izan den errealitatea jasotzen du eta alternatiba moduan azaleratzen da bai espainiako zine garaikidearen panoraman baita musika dokumentalen generoan ere”.

EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA: THIS LOVELY SHITTY LIFE (QUE CARAMBA LA VIDA). “Mexikandar mariachien mundua bezalako kontrako eszenatokian buru-belarri euren bokazioari eusten dioten emakumeen historia desberdinak erretratatzeagatik eta, era berean, pelikulak duen aberastasunagatik musika eta hurbilketa soziologikoa eta antropologikoa bezalako elementu hain ezberdinak bateratzeagatik.

Guayana Films banatzaileak honako onarpenak ematea erabaki du:

BANAKETARI SARIA: PATUCHAS, EL HOMBRE DE LOS MIL LIMONES. “Obra eder, kreatibitate ikaragarriko eta sentikor baten bitartez bere garaiari aurre hartu zion artista baten memoria duin egiteagatik”.
AIPAMEN BEREZIA: DOCTOR DESEO: BUSCO EN TUS LABIOS. “80ko hamarkadako erdialdera eszenatokietan hasitako eta gaur egunera arte bere horretan mantentzen den eginkizun musikala nabarmentzeagatik.
AIPAMEN BEREZIA: THIS LOVELY SHITTY LIFE (QUE CARAMBA LA VIDA). “Emakume mexikandarra tradizioz gizonezkoek gauzatu dituzten Mexikoko espresio artistikoen artean leku bat egiterakoan erakutsitako borroka grina, nekaezintasuna eta duten talentua kontatzeagatik”.

Dock of the Bay-ko ikusleek, beren botuekin, lehiaketa Saileko musika documental onena aukeratu dute.

PUBLIKOAREN SARIA SADE:TUBULAR BELLS:THE MIKE OLDFIELD STORY. Pelikulak 8,00 puntu jaso ditu.