Zuzenean.


Dock of the Bay
Erakusketa

Zuzenean
Juan G Andrés
Urtarrilaren 7tik 31ra, Egiako Kultur Etxean, Erakusketa Aretoan
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara /16:00etatik 21:00etara
Baztan Kalea, 21 zk.
Donostia

Biografía

Bederatzi urte zituela, Juan GonzálezAndrés (Donostia, 1977) argazkilari gisa estreinatu zen bere lehenengo jaunartzean oparitu zioten kamera konpaktuarekin. Geroago, reflex analogiko bat erosi zion amaren aldeko aitonak Kazetaritzako hautazko ikasgai baterako. Karrera hura hautatuizanaletrakbatzen atsegin hartzeari baino ez zion zor. Sistema digitala iritsi bezain laster, serio hartu zuen irudien xerka ibiltzearena eta lehen Nikon-a eskuratzeko bere aurrezki urriak xahutu zituen.
Kazetaritza izan du betidanik ogibide, eta egun kultura erredaktore da Noticias de Gipuzkoa egunkarian. Dena den, intrusismoa praktikatzen du noizean behingo argazkilari moduan; bere ezizena ElHumilde Fotero del Pánico da, MichaelPowellen film handitik hartutakoa. Kontzertuetan ateratako irudiak dira bere espezialitatea eta berdin zaio musika estilo bat edo beste, zarzuela batean argazkiak ateratzen ere gozatu ederra hartuko lukeelako. Ia konturatu gabe, Rockdelux, Entzun eta The Balde aldizkarietan ikusi ditu bere argazkiak argitaraturik.
Ez du metodorik eta teknikaren ordez intuizioa erabiltzen du: toki egokian jartzen saiatu eta jenio frantses batek aipatu “istant erabakigarria”ren zain gelditzen da. Zapuzturik bizi daTomWaitsek Donostian emandako kontzertuaren irudirik ez zuelako hartu, baita NeilYoungen emanaldian hiritik kanpo zegoelako ere. Ez zaio burutik pasa ere egitensaio batera kamerarik gabe joatea eta denbora makina eraikitzerik izango balu, bi garai urrezkoetara egingo luke bidaia: jazzarenera eta New Yorkeko CBGBrenera. Musikari baten salto perfektua –existitukobalitz– harrapatzea da bere ametsa eta astean bitan amesgaizto errepikaribatengatikesnatu ohi da ikaratuta: bere disko gogor guztiak erre eta artxiboan dituen milaka argazki galdu direla.
Horietako batzuk ikusgai egongo dira bere bakarkako lehen erakusketan, Zuzenean izenekoan. Senitartekoei, lagunei eta musikariei dedikatu nahi die, baina batez ere zenbaitetan baso bat garagardo hotz eramaten dioten eskuzabalei. Bitartean, lehen lerroan gelditzen da, esperoan, hatza kliskagailutik gertu beti.