This Band Is So Gorgeous!

  • Zuzendaria: Dunstan Bruce.
  • Herrialdea: Ingalaterra
  • Iraupena: 72 min.
  • Urtea: 2012.
  • Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania. J.B.A
  • Editorea(k): Jim Scott.
  • Kameralaria: Alex Wykes.
  • Produktore exekutiboa: Daisy Asquith.
  • Produkzio etxea: Dandy Films..
Sinopsia

Kideak batuta egonez gero, inoiz ez dira banatuko! Txinan ere ez? 2009ko maiatzean, 70eko hamarkadako Sham 69 punk taldeko beteranoen Txinako biran izan nintzen, aurrerapen gutxirekin; talde hori izan zen, hain zuzen, lur haietan bira egin zuen lehenengo punk talde britainiarra.

Hurrengo 14 egunetan ahalegin nekagarria egin genuen (rock & rollaren hitzetan) herrialdearen luze-zabalean.  Bidaia hori egin baino lehen inoiz entzun gabeko izenak zituzten hirietan izan ginen (Wuhan, Chengdu, Changsha), baita hiri ezagunagoetan ere (Beijing, Shangai, Hong Kong).

Txinako punk talde bat izan genuen lagun, “No name”, eta haren burua Ray zen, taldeko abeslaria eta birako managerra. Ray bira manager gogotsua zen, baina ez zeukan esperientziarik, eta, lagunduko gintuen antolatzailerik edo agintaririk gabe, nahasmena nagusitzen zen. Hala ere, garatzen ari zen punk eszenatoki batean murgildu gintuen Rayk eta inguruan gertatzen ari ziren aldaketak oso gustuko zituzten eta mendebaldeko punka esperimentatzeko irrikan zeuden gazte grinatsuak ezagutu ahal izan genituen.

Esperientzia harrigarria, erakargarria eta txundigarria izan zen. Herrialde hura berreraikitze eta berrasmatze prozesuan zegoen bete-betean. Eraitsitako eta ordezkatutako eraikinak zeuden edonon, azpiegitura berriak eraikitzen ari ziren, nazioarteko frankizia asko topatzen genituen, eta, jakina, Starbucks kafetegiak eta McDonalds jatetxeak alde guztietan zeuden.

“Etorkizun kaotiko batera zuhurtziarik gabe korrika doan leku bitxia, arraza bitxia da. Hemen antzinako gauzak eta gauza modernoak nahasten dira, merkatu librearen ekonomiak elikatutako polizia estatua da”. Horrela deskribatu zuen herrialdea Ian Whitewood Sham 69 taldeko bateria-jotzaileak, birako bere egunkarian; deskribapen horrek kontakizun gisa eta hautemate gisa balio du, mendebaldeko pertsona batek Txinari buruz duen ikuspuntutik.

Etorkizunari buruzko optimismo apalaren eta errealismo pragmatikoaren arteko nahasketa izugarria topatu nuen; estatuarekiko gurasoen sinesmenei, balioei eta ardurari itxuraz uko egiten dioten belaunaldi bat da, eta kanpoan bilatzen du inspirazioa, eragina eta ideiak. Haien mundua oso azkar aldatzen ari da, eta punk mugimendua, zehazki, aurreko muga hertsietatik gailentzen ari da.

Rayk hau baieztatzen du myspace guneko bere orrian: “Nagusi den gizarte honek nazka ematen dit eta nekatuta nauka; nahi dudan askatasuna musikan aurkitzen dut, eta musikarekin hasi dut Txinako diktadura komunistarekin itsututa dauden eta ganorabakoak diren pertsona horien guztien aurkako nire iraultza”. Filmean, gertatzen ari denaz pixkanaka ohartzean, pertsonaia liluragarria bihurtzen da Ray; hasieran, punk txinatarra moda hutsa zela pentsa genezake, gurasoen aurka matxinatzeko modu bat, baina kontua da punka, eta, zabalago, Rock & Rollean sinestea Txinako gazteak iratzartzean aritzearen zantzua dela.

Eta, Sham 69? Txinako birak eragina izan zuen eta inspirazio iturria izan zen bidean ezagutu genituen hainbat pertsonarentzat. Baina, nola jokatu zuten horri dagokionez beren demonioen eta beren lagunenen aurka borrokatzen diren adinerdiko gizon hauek? Beren buruak indarberritzeko gai dira? Biziraungo dute? Zer ondorio sortzen dute Txinako punkean? Ikuspuntu politikotik, filosofikotik edo/eta materialetik, Txinako gazteen ustelkeriaren lekuko gara? Eta, asaldatzaile erretorikoaren kutsuak mundua hoberako edo txarrerako aldatzen lagun dezake benetan?