The Russian Winter.

  • Zuzendaria: Petter Ringbom.
  • Herrialdea: Errusia, USA.
  • Iraupena: 95 min.
  • Urtea: 2012.
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa. J.B.A
  • Protagonistak: John Forté, Alina Orlova, Sunsay, Victor Logachev, Artemy Troitsky, Natasha Bedingfield, Petra Nemcova, Raekwon, Brian Satz, Ryan Vaughn, Patrick Firth.
  • Argazki Zuzendaria: Petter Ringbom, Ian McAlpin.
  • Editorea(k): Petter Ringbom.
  • Musika diseinatzailea: Iñaki del Olmo.
  • Musikagilea: John Forté.
  • Produktoreak: Christophe Charlier.
Sinopsia

Brooklynen jaiotako John Forté musikako Grammy sarietarako izendatu zuten 21 urterekin eta espetxe federalean egon zen 26 urte zituela. 2008an, kartzela zigorra kommutatu ziotenean, beste aukera bat eman zioten Fortéri bere talentua munduarekin partekatzeko. Dokumental hau oso inspiratzailea da, eta Forték Errusian egindako birako kontzertuen kronika egiten du. Halaber, Fortéren bidaia pertsonalean murgiltzen gaitu, eta, ondorioz, haren ahotsa eta musika entzungo dugu.

Petter Ringbom Suediako Gotland uhartean hazi zen. New Yorkeko Cooper Union Arte Eskolan (Cooper Union School of Art) ikasketak amaitzean, Flat sormen agentziako langilea izan zen, eta han, sormen zuzendari gisa lan egin zuen hainbat bezerorentzat, MoMA, T-Mobile eta Knoll erakundeentzat, kasu. Parsons Diseinu Eskolako (Parsons School of Design) eta New Yorkeko Unibertsitateko irakaslea izan da, eta Amerikako Arte Grafikoen Institutuko (American Institute of Graphic Arts) kontseiluan parte hartu du. Ringbomen “May Fly” filma Stockholmeko Nazioarteko Zinema Jaialdian eman zen lehen aldiz, eta mundu osoko jaialdietan eman zen ondoren. Ringbomek Karl Haendelekin egindako elkarlana, ‘Questions for My Father’ (Nire aitarentzako galderak), hainbat lekutan ekoiztu da, hain zuzen Harris Lieberman Gallery galerian, Susanne Vielmetter proiektuetan, Utahko Arte Garaikidearen Museoan (Utah Museum of Contemporary Arts) eta Arteen Wexner Zentroan (Wexner Center for the Arts). 2012an, filma Arte Bideo programarako hautatu zuten Art Basel Miami erakusketan. Ringbomen iraupen luzeko lehen dokumentala, ‘The Russian Winter’, John Forté estatubatuar musikariari buruzko filma da. Film hori Tribecako Zinema Jaialdian eman zen lehen aldiz 2012an, eta Moskuko Nazioarteko Zinema Jaialdian eta IDFA jaialdian ere eskaini da.