Something From Nothing: The Art of Rap.

  • Zuzendaria: Ice-T , Andy Baybutt.
  • Herrialdea:Erresuma Batua, Estatu Batuarrak
  • Iraupena: 112 min.
  • Urtea: 2012
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingeles. J.B.A
  • Protagonistak: Eminem, Dr. Dre, Snoop Dogg, Ice-T, Kanye West, Common Naa, Mos Def, Melle Mel, Chuck D, Afrika Bambastaa, Run DMC, Q-Tip.
  • Editorea(k): Kieran Smyth.
  • Kameralaria: Andy Baybutt, Jeremy Hewson.
  • Musika diseinatzailea: Jamie Selway.
  • Produktoreak: Paul Toogood.
Sinopsia

Hip hopari buruzko dokumentaletan dena ikusi duzuela uste baduzue, oker zaudete. Hona hemen ikuspuntu berri bat: errima egitearen artea eta MCen atributuak soilik erakusten dituen filma da. Nola ez zitzaion inori bururatu lehenago? Azken batean, rapa hip hop kulturaren epizentroan dago. Ice-T jendaurrean agertu da, zuzendari gisa debuta eginda. Kaliforniako rap kantaria Estatu Batuetan barrena ibiltzen da diziplina honen azalpenen eta jatorriaren bila, eta amerikar rap kantari guztiak gehitzen dira bilaketara, pareko batek elkarrizketatzeagatik pozik. Horra hor mundua alda dezakeen arte baten sustraiak eta bihotza. “Hip hopak ez zuen ezer asmatu. Hip hopak guztia berrasmatu zuen”. Something From Nothing: The Art of Rap ebakuntza kirurgiko baten antzekoa da: rap artisauen burua irekitzen du, barnean zer dagoen ikusteko. Ahotsek (horietako zenbait, lehen aldiz entzungo ditugu biluzik) kontatzen dute istorio osoa. KRS-Onek freestylin’ bat egiten du, Snoopek eta Ice-Tk dueto bat inprobisatzen dute, Q-Tipek bere ahotsaren funtsari buruz hitz egiten du eta Ice Cubek parabola moralari buruzko gogoeta egiten du. Filma ez datza autoetan edo bitxietan; aitzitik, errima egiteko funtzioan datza. Ustekabeak izango dituzte.