Mongolian Bling.

  • Zuzendaria:Benj Binks.
  • Herrialdea:Australia.
  • Iraupena: 89 min.
  • Urtea: 2011.
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa, Mongol. J.B.A
  • Protagonistak: Gennie, D. Enkhtaivan, Quiza, Gee, Black Rose, B.Bayarmagnai, B. Zorigtbaatar.
  • Gidoilaria(k):Benj Binks.
  • Editorea(k):Ignacio Penche Perez, Davide Michielin.
  • Musikagilea: Ned Beckley.
  • Produktoreak: Nubar Ghazarian.
Sinopsia

Mongolian Bling hip-hoparen boterearen ikuspegi berri bat da, eta gutxi ezagutzen gaur egungo kultura baten erretratu oso naturala egiten du; hain zuzen, oraindik ere 1990an komunismoa amaitu zuen eta gazteei ahotsa eman zien iraultza onartzen ari den herrialde batean.

Iragan baliotsua eta nahasia duen kultura zahar honetan, konpas modernoek eta kaleetako erritmoek aurrera egiten dute eta nortasun berria eraikitzen laguntzen dute.

Rap kantari gazteen ikuspuntu grinatsutik eta musikari tradizionalen jakintzatik kontatzen da. Mongolian Bling dokumentalak hirietako kalerik zaratatsuenetatik elurrez estalitako ordokietara eramango gaitu, estetika deigarriarekin ametsak egia bihurtzen ari diren estatuko rap izarren atzetik.

Ulan Bator hiriburuan, musika egoera gora doala ikusiko dugu. Denak ez daude pozik, ordea. Herrialdea azkar aldatzen ari den bitartean, Bayarmagnai (Mongoliako azkeneko abeslari epikoetako bat –uzta onei eta zoriontasunari buruzko abestiak interpretatzen ditu, negu betean–) borrokan ari da maite duen arte motak bizirik irauteko. “Eztarriko kantua” tradizio zaharra ospea galtzen ari da, mendebaldeko hip-hop erritmoen aurrean.

Dena den, Bayirmagneik musikari berriak bultzatzen ditu, hala nola: Gee, Ger barruti txiroko rap kantari gazte bat; Quiza, herrialdeko rap kantari ezagunenetako bat, abestietan musika tresna tradizionalak sartzeagatik ezagutzen dena, eta Gennie, oztopo sozial eta politikoak gainditzen ahalegintzen den etorkizun oparoko artista bat.

Mongolian Bling hip-hoparen iraultza berria da. Lan politiko hunkigarria da, atzerakoienen eragozpenak gorabehera, herrialdearen demokrazia gaztea defendatu nahi duena eta Mongolia berri bat sortzea ahalbidetu zuten 1990ko erreformek aurrera jarraitzeko aukera eman nahi duena.