Marglytta. A Music Documentary Based on Litoral.

  • Zuzendaria: Sergi A. Minguell.
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 74 min.
  • Urtea: 2012
  • Jatorrizko hizkuntza: katalan, Gaztelania, frantsesingelesislandiera . J.B.A
  • Protagonistak: Litoral.
  • Gidoilaria(k): Sergi A. Minguell.
  • Editorea(k): Sergi A. Minguell, Anna G. Sagué.
  • Kameralaria: Sergi A. Minguell.
  • Musikagilea: Litoral.
  • Musika diseinatzailea: Pau Roca.
  • Produkzio etxea: Happy Together Film Company.
Sinopsia

“Abesten duguna egia da”. Kataluniako folk-alai talde bat munduan barrena dabil (Islandia, Ingalaterra, Frantzia), bere fanfarrearekin. Paellak eta barbakoak egin ohi dituen lagun talde bat, gora heldu dena. Gatazkarik bada, baina gutxi; gainerakoa: alaitasuna eta edertasun bisuala.

“Abesten duguna egia da”, dio Litoral taldeko kide batek, aitorpen une batean. Marglytta bere fanfarrearekin munduan barrena (Islandia, Ingalaterra, Frantzia) dabilen folk-alaieko talde katalan baten kronika besterik ez da; baina hori ez da gutxi. Film alaia da, adiskidetasun eta estimu eder eta egiazkoez betea: Litoral paellak eta barbakoak egin ohi dituen lagun talde bat da, gora heldu nahi duena, geografikoki besterik ez bada ere (haien nahietako bat inor iristen ez den tokietan jotzea da; hortik dator Islandia). Kontzertu bakoitza ospakizun bat da. Kontraargian jarritako bizikletak, patioak, arrozak txup-txupka, Zoco botilekin egindako perkusioak, jostailuzko pianoak eta rumba parrandan amaitutako afariak alaitasunaren eta edertasun bisualaren irudiak dira. Apurka-apurka, taldearen izena bizitzeko modu bat deskribatzeko adjektibo bilakatzen ari da (“Hau oso litorala da”), eta adjektibo horrek gauza atsegin eta maitasunezkoei egiten die erreferentzia, azken finean. Gatazka? Egon badago, baina ez oso larria. Batak besteri “Mike Oldfield” esaten dio (irain gisa), eta besteak “abeslari krisi” bat duela erantzuten dio. Azkenean, adiskidetzen dira berriro. Litoral eta Marglytta, eta amaiera apartekoa.