Don’t Follow Me (I’m Lost). A Film About Bobby Bare Jr.

  • Zuzendaria: William Miller.
  • Herrialdea: Estatu Batuak.
  • Iraupena: 90 min.
  • Urtea: 2012
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingeles. J.B.A
  • Protagonistak: Bobby Bare Jr., Bobby Bare Sr., My Morning Jacket, Justin Townes  Earle, Hayes Carll, David Vandervelde, Blue Giant,  Duane Denison, and Carey Kotsionis.
  • Editorea(k): Erin Nordstrom.
  • Kameralaria: William Miller, Soopum Sohn.
  • Produkzio etxea: Terzo Creative.
Sinopsia

Aita eredugarria edo inoiz ez dagoen senarra, ardi beltza edo ereduzko semea? Bobby Bare Jr., idolo country baten seme indie-rockerra, ozta-ozta bizi da errepidean, ahal duen moduan; eta hori gutxi balitz bezala, emazteak utzi egiten du. Lan zintzo eta maitekorra da, rockaren eta aitatasunaren alderdirik malkartsuena ispilatzen duena.

Arrakastaren eta ospearen erruletan, Bobby Bare Jr. indie-rockerrak aurka ditu hainbat eta hainbat baldintza. Hasteko, country musikaren benetako idolo baten (Bobby Bare jauna, Grand Ole Opryko talentu mitikoa) semea da, haurra zela, aitarekin hainbat dueto milingatan parte hartutakoa. Hori nekez izaten da lagungarria. Bestetik, geroz eta handiago den leinua (hiru seme-alaba), emazte ohia, bere talentuarekiko mundu osoan dagoen aintzatespen eskasa eta jasan behar duten taldekideekin marmarti (eta baita zeken ere, zuzenean esplotatzaile ez esateagatik) jarduteko duen joera ditugu. Don’t Follow Me (I’m Lost) lanak zalantzan jartzen ditu bere dikotomiak: aita eredugarria edo inoiz ez dagoen senarra, ardi beltza edo ereduzko semea, aintzakotzat hartzen ez duten jenioa edo zorte txarra dakarren ezgaia… Hementxe ditugu bere aurpegi guztiak, film zintzo eta maitekor honetan. Alabaina, ez du burua ezkutatzen, ezta protagonistaren alderdi ezatsegina erakutsi behar denean ere (“Ez dut neure burua saltzen, inork ez didalako horretarako eskaintzarik egin”, dio). Lan honek rockaren eta aitatasunaren alderdi malkartsuena kontatzen du. Erabateko leialtasunez jasotzen du zorte txarreko berrogeitaka urteko musikari batek, ordaintzeko faktura mordoxka eta beti itzala egiten dion aita dauzkanak, izan dezakeen bizimodua.

New Yorkeko unibertsitatean lizentziatutakoa da William Miller. Hainbat sari irabazi ditu, eta gaur egun zenbait dokumentalen postprodukzio lanetan dihardu. Film honetarako, zehazki, D.A. Pennebakerren aholkularitza izan du.