Crossfire Hurricane. The Rolling Stones.

  • Zuzendaria: Brett Morgen.
  • Herrialdea:Erresuma Batua.
  • Iraupena: 111min.
  • Urtea: 2012.
  • Jatorrizko hizkuntza: ingeles. J.B.A
  • Protagonistak:Mick Jagger, Keith Richards, Charlie Watts, Ron Wood, Bill Wyman, Mick Taylor.
  • Gidoilaria(k): Brett Morgen.
  • Editorea(k):Stuart Levy, Conor O’Neill.
  • Kameralaria:Paul Daley.
  • Ekoizlea (k):Mick Jagger.
Sinopsia

Brett Morgenek zuzendutako “Crossfire Hurricane” filma The Rolling Stones taldearen 50. urteurreneko ospakizunetatik abiatzen da. Film berri bikain honek 60eko hamarkadan bluesarekin obsesionatutako Stone nerabeek rockaren erregetasunera egindako bidaia kontatzen du inoiz ez bezala. Rolling Stone guztiak berriki elkarrizketatu dira eta haien hitzek osatzen dute artxiboko materiala, emanaldiak, berriak eta elkarrizketak (horietako asko argitaratu gabeak) lotzen dituen narrazio ildoa. “Crossfire Hurricane” filmaren izenburua “Jumpin ‘Jack Flash” abestiaren hitzetatik dator. Hemen, The Rolling Stones taldeko zati izatearen barru-barruko ikuspuntua eskaintzen zaio ikusleari: salaketak, drogak, liskarrak eta heriotzak nola gainditzen dituzten, bizirik atera diren gaur egungo pertsonak bihurtzeko. Urtebete baino gehiago behar izan dute filma egiteko eta ekoizteko, eta Rolling Stones taldearen lankidetza eta parte hartze osoa izan dute. “Crossfire Hurricane” munduko rock’n'roll talderik onenaren behin betiko istorioa da, eta izango da.