Barón Rojo. Larga vida al Rock&Roll.

  • Zuzendaria: Javier Paniagua, José San Cristóbal.
  • Herrialdea: Espainia.
  • Iraupena: 95 min.
  • Urtea: 2012
  • Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania.B.O.
  • Protagonistak: Armando de Castro, José Luis Campuzano,Carlos de     Castro,Hermes Calabria, Enrique Bunbury, Carlos Tarque, Javier Vargas, Carlos Escobedo,Juan Aguirre, Julio Castejón, José Miguel López, Juan Pablo Ordúñez “El Pirata”, Vicente Romero “Mariskal”.
  • Gidoilaria(k): Javier Paniagua, José San Cristobal.
  • Editorea(k): José San Cristobal.
  • Kameralaria: Tommie Ferreras.
  • Musika diseinatzailea: Iñaki del Olmo.
  • Musikagilea: Barón Rojo.
  • Produktoreak: Javier Paniagua.
  • Produkzio etxea: Flip Flor Audiovisual S.L.
Sinopsia

Ez-lagunen heavy talde arrakastatsua. Zerk eragin zuen nahastea? 30. urteurrenaren birarako berriz elkartzean, agerian geratu dira taldearen hausturak eta gailurrak, espainiar lardaskeria, jarraitzaileak, langileen aldeko jarrera eta “mobidaren” aurkako izaera. Gori-gori.

Barne tirabirak izan arren, ez-lagunen heavy talde honek arrakasta izan zuen, arrakasta gutxi batzuek besterik lortzen ez zuten alor eta garai batean.   Eta gainera, hilezkortasuna lortu zuten. Galdera, beraz, saihestezina da: zerk eragin zuen nahastea dena ezin hobeto zihoala zirudienean? Dokumental honek, 30. urteurrena dela-eta egindako birari buruzkoak, agerian uzten ditu aldarrikatu beharrezkotzat jende gutxik duen talde horren ospea eta miseriak.  Lau kideek azaltzen dute jarrera bateraezineko bi alderdik osatzen zutela taldea: batetik José Luis Campuzano “Sherpa” eta Hermes Calabria; bestetik, Armando eta Carlos De Castro anaiak. Eta, hala ere, batasun handiagoz edo txikiagoz, taldekideen ahotik (dokumentalean egunerokotasunean murgilduta eta euren seme-alaba nahiz emazteen alboan ageri dira) entzun dezakegu nola egin zieten aurre hausturei eta nola iritsi ziren gailurrera (Reading jaialdia), eta espainiar lardaskeria nagusi izanda ere eta Zafirok (edo “gaizkiaren jatorria”, hemen definitutako moduan) laguntza eskasa emanda ere estadioak bete zituztela, jarraitzaileen harrobia sortu zutela eta langileen aldeko jarrera eta “mobidaren” aurkako izaera aldarrikatu zituztela, gori-gorian, amaierara arte eutsita.