Auto.

  • Zuzendaria: Luis Alfaro.
  • Herrialdea: Espainia.
  • Iraupena: 84 min.
  • Urtea: 2012
  • Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania.B.O.
  • Protagonistak: Vetusta Morla, Jero Romero, Joaquin Pascual,Fernando Al faro, Nacho Vegas, Amaral, Amigos Imaginarios y Cofee and Wine.
  • Gidoilaria(k): Luis Alfaro.
  • Argazki Zuzendaria: Jose Antonio Muñoz Molina.
  • Kameralaria: Tommie Ferreras.
  • Musika diseinatzailea: La futura imagen sonora.
Sinopsia

Aldaketa eta asaldura garai hauek ezin hobeto jaso eta irudikatu ahal izateko, une aproposean dator AUTO dokumentala. Izan ere, artista eta talde ugarik norberaren ibilbidea euren kasa zuzentzeko erabakia hartu dute, lanak euren kontura eta arriskatuta produzitu eta argitaratzekoa; betiere, diskoetxe eta zigilu tradizionalen lana zalantzan jarrita.

Vetusta Morla, esaterako, errepidean dabil, bere kasa argitaratutako bigarren albuma aurkezteko bira bete-betean. Jero Romerok (Sunday Drivers taldeko kide ohia), bestalde, bakarkako bere lehen lana argitaratu du, jarraitzaileek Internet bidez finantzatu diotena. Nacho Vegak, aldiz, bere ohiko diskoetxea utzi, eta beste artista batzuekin lankidetzan, Marxophone sortu du, disko kooperatiba bat. Eta, azkenik, Fernando Alfarok eta Joaquín Pascualek (Surfin Bichos taldeko kide ohia), merkataritza loriatik urrun bizi diren mitoek, dokumental hau osatzeko bereziki bilduta interpretatu dituzte euren errepertorioko ale batzuk.

AUTO, beraz, “giza erretratua da, artistei eta haien bilaketei buruzko istorio bat, arrakasta lortu arren, aurrera egiteari buruzkoa, edo huts eginagatik, amore ez emateari buruzkoa”, zuzendariaren hitzetan.